XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dabid: Berdin zait.

Joab: Ez holakorik saka.

Betleen guzian bazakitek.

Dabid: Goizean goizik erran zautatek anaiek: Hail ardietarat; gu bagoazi arrats arte.

Joab: Samuel handia etorria duk gau huntan; eta hire aita ta anaiak harek gonbidatuak dituk opari eta bazkari egiteko.

Elimaz: Jainkoak daki zer duen Samuel profetak gogoan.

Joab: Hasarretu omen duk, Saul erregerekin; eta, diotenaz, ukatua ere du.

Dabid: Israelgo erregea, Jaunak hautatu gizona, ukatua?.

Joab: Bai, hala entzun diat: handizki baztertu omen da Saul, Jaunaren nahitik.

Elimaz: Eta, geroztik, izpiritu gaixtoaren ikara beltzak baderabila artetan.

Dabid: Jaunak berak bazterrerat utzia du beraz?.

Elimaz: Holakoak aditu-eta, ez ote duk, Dabid, guk bezala geroaren beldurrik?.